Artistas
Alai
RIYL Björk, Oscar D'León, Goldie, MJ Cole, Shy FX
ALAI Tolosako ekoizle eta artista elektroniko bat da, soinu intimo eta emozional bat garatzen duena. Elektronika, pop alternatiboa eta soinu diseinu etereoak konbinatzen ditu identitate eta emozio pertsonalak arakatzeko. OZEN (2021), BARE (2022) eta YUCA (2024) bezalako lanen ondoren, bere musikak aro introspektibo eta zintzoago baterantz eboluzionatu du, “Krisalida” albuma kaleratuta. Kantu bakoitza sintetizadoreetatik eta ordenagailu ekoizpenetik eraikitzen da, sentikortasuna eta hurbiltasuna transmitituz, introspekzioa bere soinu-lengoaia bihurtuz. ALAIk esperimentatzeko eta unibertso propioa eraikitzeko espazio gisa ulertzen du musikaren sorkuntza, non emozioak soinu bihurtzen diren eta ekoizpen elektronikoa bere ahots artistikoaren hedapen bat den.
booking: sebas@dabadabass.com
Angelinanyuli
Balentzian jaioa, Angelinayuli-k bere arrastoa utzi du Madrilgo eszenan eta bere jaiotokian. Sevilla, Zaragoza, Bartzelona eta Donostiako entzuleei dantzan jarri die ere, ghetto, bouncy techno, booty techno edo hard house erritmoekin. Bere set-ak erritmo azkarrak, ahots sample ezagunak eta melodia itsaskorrak nahasten ditu.
booking: mariel@dabadabass.com
Beltranz
Beltran Diez, aka beltranz, DJ bat da eta mixthetika musika elektronikoaren kolektibo queeraren sustatzailea. 22 urterekin bere ibilbidea esperientziaz beteta dago, Berlingo gaueko eszenatik hasita, eta ordutik Hego Korean, Espainian eta Euskal Herri osoan lan egin du. Bere setak 90eko eta 2000ko hamarkadako house musikan eta trantze progresiboan inspiratzeagatik nabarmentzen dira, besteak beste, baxuaren lerro galopanteak , atmosfera ameslari/espazialak eta gorputza mugiarazteko elementuak, ahots probokatzaile gisa. Besteak beste, Cakeshop Seoul, DabaDaba Donostia, Jimmy Jazz Gasteiz, Cadavra Club Madrid, EBDLL Bilbao eta Seoul Community Radio eta Visla FM -en aritu da jotzen.
booking: mariel@dabadabass.com
Brava
Bolumen handiko musikoiarekiko mendekotasuna du, eta generoak eta estiloak zeharkatzen dituzten txango espazio-tenporalak dira. Bere mugimendu galaktikoekin ahalik eta energia gehien zabaltzeko ahalmena du. Zine eskolan ibiltzeak eta bere abestiak sortzeak eraginda, BRAVA konbo performatiko bat da. Coachella (CA), Sónar eta Primavera Sound (BCN), Norberg Festival (SUECIA), Radar (BELGRADO), Espainia osoan eta Europako klubetan (Berlin, Paris, Lisboa, Oporto, Rotterdam, Geneva, Londres, Glasgow...) aritu da. Joan den hilean egin zuen debuta Kanadan, Toronto eta Montrealen. Boiler Roomen egindako saioak 380.000 bistaratze baino gehiago ditu. Abeslari gisa, "Una de Brava" EP bat atera zuen, "ME HA BAJAR LA REGLA" mixtape-a Metrakitekin eta hainbat single Teo Lucadamo, TTRRAACCAA, Hofe x 4:40, GRETA CH 'ASKA, Yourboykiran, CRKS290 eta Lajoyeria, Dj Yakuza, bezalakoekin batera. Mezuak ez oso arruntak eta dantzalekurako beat-ak. BRAVA generazio berri baten ahotsa da. Beren beldurrei, borrokei, introspekzio-bideei eta ahotsa altxatzeari buruz hitz egiteko beldurrik ez duten emakumeen belaunaldia.
booking: mariel@dabadabass.com
Elena Barker
Bilboko DJ-a eta Mixthetika kolektiboaren kidea, Elenak genero ezberdinak batzen ditu naturaltasun osoz, techno, trance, erritmo hautsiak eta ambient-a ardatz bezala. Modu bat edo bestez atmosfera psikodelikoak, ambientalak eta emotiboak aurki ditzazkegu beti bere saioetan. Genero eta estiloak nahastea da gehien definitzen diona, momentuan sentitutako emozioak islatzea eta etengabeko genero aldaketak.
booking: mariel@dabadabass.com
Gela
RIYL Hunee, CCL, Laurent Garnier, Octo Octa
DJ geldiezin eta nekaezina. Gela Murtzian hasi zen 2003-an, geroztik etengabe egon da eraginduta bizitako ainbat herrialdeko musiketaz. Funk kosmikoa, musika brazildarra, acid house, dark wave, new wave, techno bpm baxutara, elektroa, ambient-a batzen dira bere saioetan. 2013-an Madrileko club giroan finkatu eta izen bat lortu zuen, Cafe berlinen ere erresidentea izan zen. Azken urteetan gure herrialdean eta herrialdeetik kanpo ikusi diogu Razzmatazz eta Freedonia Bartzelonan, Corsica Studios Londres-en, Wilden Renate eta About Blank Berlin-en, Donostiako Dabadaban non aldiro ikus dezakegu jotzen, eta Red Light Radio Amsterdam-en. 2022 an Sonar festibalean jo zuen eta Laurent Garnier-i ireki zion Madrilgo Brunch in the Park.
booking: alex@dabadabass.com
Joe Dembow
2010eko internet kultura eta pop musikaz gogortsu eragindua, Joe Dembow-ek bpm altuak eta elektronika gogorra erameten ditu bere saioetara.
booking: mariellemon4@gmail.com
Ke Lepo
Denbora luzez daramatza sintetizadoreen mundu konplexua ikertzen Ke Lepo (Alejo Obergozo, grises taldeko teklatua izan zena). Orain ikerketa horrek bere fruituak eman ditu bere lehen bakarkako lanarekin “Izpi”, Forbidden Colours Diskoetxean argatiratua. Bertako diskoetxeak argi ikusi du talentua Zestoako ekoizlean. James Holden, Four Tet, Floating Points, Caterina Barbieri, Daphni edo Burial bezalako ekoizleen lanak jarraituz eta esploratuz gaur egungo bidea erakutsi diote. Orain harte ez du konkretuki erlazio zuzena eduki musika elektronikoarekin, baina inprobisazioak eta frogen bidez, soinu avant-garde bat lortu du lan honekin.
booking: sebas@dabadabagency.com
LaMia Mari
RIYL DJ Playero, Florentino, Uproot Andy, Merca Bae
Oihana da LaMia Mari, Donostian bizi den dj-a. Bere set dinamikoek bpm-s eta generoen aldaketa-jokoa, marjinekin jolasteko zaletasuna erakusten duena. mugak eta generoak gainditzen dituen esperientzia musikala sortuz, dantza eta mugimendua. Bere soinu-estetika musika estilo hibridoen dieta osasungarri batekin moldatu da, Hego Amerikako, Erdialdeko Amerikako, Karibeko eta Afrikako dantza soinu hiritar eta tropikalak zein diasporakoak oinarritzat hartuz, egitura berrietan underground estetika esperimentalarekin edo deseraikiarekin batuz. Klubeko musikaren marjina erakargarrienak zeharkatuz, honako erritmo hauei erreferentzia eginez: afrobeat, dancehall, funk carioca, reggaeton, club deseraikia eta global bass, guaracha, amapiano, gqom, kuduro, soca, shatta, vogue beats, rkt, bouyon, dembow eta jertse club, bere saioak bere energiaren isla dira, non erritmo leherkorrenak eta bizienak ardatz nagusia diren.
booking: mariel@dabadabass.com
Miravalles
Miravalles Euskal Herriko kabinetan azken 8 urteetan ohikoa izan den dj bizkaitarra da . Bilboko itsasadarraren ezkerraldean jaio eta hazitako nerabe oro bezala punkaren eta makina musikaren artean hazi zen, eta millenial ona bezala, telebistako pantailan itsatsita, Radio 3ren kontzertuak, VIVA eta MTVren bideoklipak irentsiz ere. Musika-egarri transbertsal horrek dj bihurtu du. Saio arriskutsuak, harrigarriak eta beti klubari begiratuz nahasten ditu generoak. Ikusi dugu bere soinua, jungle, dnb, footwork zorrotzagoa gabber erara, hardcore eta trantze biziagoa Euskal Herriko areto eta ekitaldi ezberdinetan, baita estatu mailan ere. Haien artean: Dabadaba, Stereorocks, Jimmy jazz, Razzmatazz, Boiler room, Bbk live edo Red light radio bezalakoak daude .
booking: alex@dabadabass.com
Sofy Suars
Soinuaren eta ikusmenaren arteko diziplina anitzeko ikuspegi batetik, Sofy Suars 2018tik sormenaren panoraman presente dago. Bere adierazpen artistikoa prozesu emozionalak komunikatzea eta tokiko ingurunean inplikatzea da. Bere ikuspegia aldakorra da eta mugimenduan dago momentu oro, kanporako energia hedakorren eta barruranzko energia intimoen artean bizi daitekeela ulertuta. Ezerk ez du ezer mugatzen. Boliviar jatorrikoa eta Bartzelonan oinarritua, gorputzarekiko harremanak eta identitateak blaitzen dute bere arte-hizkuntzak. Bere existentzia Latam eta Europa arteko zubi gisa ikusten du, bertan unibertso horiek banatzen eta batzen dituen guztiarekin esperimentatzeko askatasuna ematen du. 2022ko erdialdetik aurrera, DJ gisa izan duen ibilbideak presentzia handia izan du, eta hainbat hiri nazionaletatik (Madril, Bartzelona, Eivissa, Zaragoza, Valentzia, Tenerife, Bilbo, Sevilla, Salamanca, Castelló, Donostia) eta nazioartekoetatik (Londres, Manchester, Paris, Berlin & Oporto) pasatu da.
booking: mariellemon4@gmail.com
Tronis
Tronis Jon Anderren kale izena da, Euskadiko eszena elektronikorik underground-eneko kide aktiboa. Bizkaitarra, Bizkaia eta inguruko farra dibertigarrienen ohiko subjektua, espainiar estatu erdia zeharkatu du Chill Mafia, Euska Herriko musika eszenaren errebelazio eta berritze taldearen entourage gisa, bere kontzertuetako afterpartyetan piztutako sugarra mantentzeaz arduratuz. Bere pendrivean: kale handia eta oso postureo gutxi, bere idiosinkrasia pertsonalaren isla hutsa. Grabeak oso potoloak, dub-aren musika-familia handiak goraipatuak, baina baita dantza frenetikora gonbidatzen duten generoengatik ere, bpm-en axolarik gabe. Plateren atzean zurrunbilo xarmangarria, konplexurik gabe dantzatzen dutenen gogoak aseko dituena.
booking: jonander.angulo.larrabeiti@gmail.com