← Roster
Elena Barker
Bilboko DJ-a eta Mixthetika kolektiboaren kidea, Elenak genero ezberdinak batzen ditu naturaltasun osoz, techno, trance, erritmo hautsiak eta ambient-a ardatz bezala. Modu bat edo bestez atmosfera psikodelikoak, ambientalak eta emotiboak aurki ditzazkegu beti bere saioetan. Genero eta estiloak nahastea da gehien definitzen diona, momentuan sentitutako emozioak islatzea eta etengabeko genero aldaketak.