Miravalles
← Roster

Miravalles

Miravalles Euskal Herriko kabinetan azken 8 urteetan ohikoa izan den dj bizkaitarra da . Bilboko itsasadarraren ezkerraldean jaio eta hazitako nerabe oro bezala punkaren eta makina musikaren artean hazi zen, eta millenial ona bezala, telebistako pantailan itsatsita, Radio 3ren kontzertuak, VIVA eta MTVren bideoklipak irentsiz ere. Musika-egarri transbertsal horrek dj bihurtu du. Saio arriskutsuak, harrigarriak eta beti klubari begiratuz nahasten ditu generoak. Ikusi dugu bere soinua, jungle, dnb, footwork zorrotzagoa gabber erara, hardcore eta trantze biziagoa Euskal Herriko areto eta ekitaldi ezberdinetan, baita estatu mailan ere. Haien artean: Dabadaba, Stereorocks, Jimmy jazz, Razzmatazz, Boiler room, Bbk live edo Red light radio bezalakoak daude .

booking: alex@dabadabass.com